viernes, 26 de febrero de 2010

Guaixe astekarian ere

Hilabetero zutabe bat idazten dut Guaixe astekarian komikiei buruz.

http://guaixe.net/

Guaixe nire herri inguruko astekaria da non bertako berriak eta kultur berriak ezagutzera ematen diren. Nik bazterretik zutabea idazten dut badakitelako komikietan esperientzia dudala eta komiki elkarte batean lanean ere ibiltzen naizelako nire aisialdian.

Polita da gendeak zure ideiak irakurtzea naiz eta gero askok ados ez egon. Zure iritzia zabaltzeko aukera duzu eta nahi dudanari buruz idatz dezaket. Normalean komikiei buruz hortarako eman zidatelako aukera baina batzutan komikiekin zerikusi duten gaiak ere jorratzen ditut naiz eta berez komikiei buruz ez hitzegin.

Adibidez behin Disney-k nola marvel erosi zuen deskribatu nuen edo ta beste batean Kamishibai, japoniako komiki-antzerki antzeko bati buruz.

Gustora egiten dut lantxo hori eta bestalde gendea ezagutzeko eta beste gauz askotan ere sudurra sartzeko aukera dut. Adibidez Kima taldeko haur komiki lehiaketan epaimahi izateko eskamena egin zidaten guaixen egindako lanagatik, eta gustora egin nuen hura ere.

Espero dut beste urte bat gehiago ere bertan idazten jarraitzea ea nekatzen ez naizen eta ideiak agortzen ez zaizkidan.

No hay comentarios: